Enpresetan parte-hartzea bultzatzeko gakoak ezagutzen

770px-69963_am12930web.jpg

Beterri Saretuz programaren barruan, bigarren jardunaldia egin zuten hainbat enpresa eta erakundeetako ordezkarik Hernaniko Iturolan. Parte-hartzean oinarritutako enpresen ekosistema sortzeko gakoetan sakondu zuten. Han izan ziren Bai Euskarari Elkarteko bi teknikari ere, parte-hartzean oinarritutako enpresen ekosistema sortzeko gakoetan sakontzen.

Inguru bizigarriago batean eragiteko

Formazioa, finantzak, balio eraldatzaileak, pertsonak erdigunean jartzea, ahalduntzea… Gai horiek guztiak xehatu zituzten, zehar lerro batzuen baitan langileen parte-hartzea nola bultzatu aztertzeko, hala nola enpresen jabetzan, kudeaketan, mozkinetan eta baita lurraldean bertan ere.

Seguruenik azken zehar lerro horrek ematen dio berezitasuna Beterri Saretuz programari, eskualdeko enpresa eraldatzaileen sare batetik sorturikoa izaki, inguru bizigarriago batean eragiteko nahiak ere balio baitu motibatzeko eta parte-hartzeko, honen arabera.

Tailerrak

Tailer formatua izan zuen jardunaldiak eta hainbat saio egin zituzten taldeka, bai gakoen arabera bai sektoreak bananduz. Gako bakoitzaren definizioa, garrantzia eta eragiteko neurri zehatzak aztertu zituzten bertaraturikoek lehenik, eta kasu askotan balio izan zuen jabetzeko uste baina kontu funtsezkoagoek sortarazten dutela proiektu batean parte hartzeko grina, sarritan eguneroko lanak eta abiadurak estaltzen badituzte ere.

Esaterako, ondo egindako lana “ospatzea” eta “aitortzea” zein garrantzitsua den ondorioztatu zuten –kulturalki horretara ohituta ez gauden arren– egiten dugun horri zentzua emateko, arrakalak gainditzeko, etenaldia egin eta ibiliaren kontzientzia hartzeko…

Horrez gain, sektore bakoitzak, izan enpresa, ekintzaile, hezkuntza zentro zein administrazio, zertan lagundu dezakeen eta besteei zer eskatu beharko liekeen ere definitzen aritu ziren.

Trukea aberasgarri

Bai Euskarari Elkarteko bi teknikarik parte hartu zuten bertan eta aberasgarria izan zen bildutako enpresa eta entitate ezberdinekin egindako informazio-trukea. Langileak erdigunean jartzea, partaidetza, inplikazioa, demokrazia... kontzeptu horien inguruan bakoitzak bere esperientziatik jardun zuen eta aberasgarria izan zen beste entitateetan ere kontu horiek guztiak nola lantzen dituzten ezagutzea.

Parte-hartzea bultzatzeko gida

Orain arte jasotako ekarpenekin gida bat sortzea da asmoa, parte-hartzean oinarrituriko enpresen etorkizuneko ekosistemarako lan-tresna moduko bat litzateke. Hain zuzen, Iturolako saioa probestu zuten gida horrek izan ditzakeen formatuen inguruan hurbilketa bat egiteko.

Bira Produkzioak-ek jardunaldiaz ekoitzitako bideo laburpena:

Testuaren iturria: argia.eus / Argazkia: Bira produkzioak

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin