Bai Euskarari saridunen elkarrizketak bildu ditugu 'Bai' aldizkarian

BZA-azala.png

Bai aldizkariaren 29. zenbakia kalean da eta bertan aurtengo Bai Euskarari Sariak jaso dituztenen elkarrizketak bildu ditugu: Mertxe Mugika; ABB Niesseneko Iñaki Lete eta Txuss Alfonso; eta Bordatxo jatetxeko Gorka Ganboa eta Estitxu Lezea.

Gasteizko #LehenHitzaEus kanpainaren inguruko berriak eta Lansarean.eus berrituaren inguruko informazioa ere bildu dugu aldizkariaren azken zenbakian.

Hemen eskura dezakezue aldizkaria:

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin