Enpresarean TB zuzenean - Irizar e-mobility

Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izango dugu azaroaren 8an, ostirala, 10:00etan. Aiora Contreras Irizar e-mobilityko komunikazio arduraduna izango dugu gurekin elektromugikortasunaz hitz egiteko. Euskaragileak enpresa batzordeko kide da Irizar.

Zuzeneko ezberdina izango da oraingoa; aurreko Enpresaren TB zuzenekoetan ez bezala, elkarrizketa egingo diogu Contrerasi. Ikus-entzuleok ere zuzenean galderak egin ahal izango dizkiozue.

Hemen behean edo Enpresarean TB - hurrengoak atalean jarraitu ahal izango duzue zuzenekoa.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin