Hegoaldean 39.500 enplegu sortuko dira 2020a amaitzerako, Laboral Kutxaren arabera

Aurten ere Hego Euskal Herriko ekonomiak hazten jarraituko du, baina erritmo motelagoan. Laboral Kutxak ekonomiaren egoeraren inguruko txostena aurkeztu zuen joan den astean eta iragarri zuen BPG barne produktu gordinaren hazkundea aurten %2,5 inguru izango dela, eta datorren urtean %2 inguru. Iaz, EAEn, %2,8 izan zen hazkundea, eta Laboral Kutxak espero du aurten %2,2 izango dela; Nafarroan, aldiz, %3,2 izan zen 2018an, eta, aurten, %2,7 izango da.

>> Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin