"Digitalizazioa ez da helburua, baizik eta lehiakorragoa izatea"

Gasteizko Oreka IT enpresak bi milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen urtea iaz. Inoizko daturik onenak erdietsi zituen, eta aurten ere aurreikuspen onak dituztela aitortu du Iraitz Perez de Goldarazena zuzendariak. Informatika zerbitzuak eskaintzen dituzte: enpresen kudeaketarako programa informatikoen SAP teknologian adituak dira.

Hamar urte bete ditu enpresak, eta hazkunde betean da. Urteurrena ospatzeko ezer berezirik egingo ez duten arren, SAP teknologiari buruzko urteroko jardunaldiak egingo dituzte Artium museoan. Bezero eta sektoreko gainerako enpresen arteko "topagune bat" eratzea da asmoa, jakintzen eta esperientzien berri emateko elkarri.

Iraitz Perez de Goldarazena Oreka ITko zuzendariari elkarrizketa egin diote Berria egunkarian. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Oreka IT-k Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Zerbitzua euskaraz' maila, eta Bai Euskarari Elkarteko zuzendaritza taldeko kide da.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin