Zinea Sortzen, Hik Hasi eta Bioararteko, apirileko ziurtagiridun berriak

ziurtagiriak-maiatza.png

Apirilean hiru entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera. Zinea Sortzenek eta Hik Hasik ziurtagiriaren maila gorena eskuratu dute, 'Zerbitzua eta Lana euskaraz', hain zuzen ere. Bioarartekok, berriz, 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri hiruroi!

Zinea Sortzen euskal ikus-entzunezkoen eta zinemazaleen bilguneak 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

 

Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

 

 

 

Bioararteko Landa-ingurumen Zerbitzuak 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin