Bai Euskarari ziurtagiria, Lanbidek finantzatutako formazioa eskaintzeko lagungarri

ikasgela.png

Etengabeko formazioa eskaintzen duten hezkuntza zentroek Lanbidek finantzatutako ikastaroak eskaintzeko aukera gehiago dituzte Euskara ziurtagiriren bat baldin badute. Bai Euskarari ziurtagiria euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da.

Ziurtagiria eskuratze-prozesuan elkarteko teknikariek laguntzen dute. Zure erakundearen euskara-egoera zein den jakin nahi izanez gero, auto-diagnostikoa egin dezakezu eta euskara-maila zehatza jakiteko eta hobetzen laguntzeko zurekin harremanetan jarriko dira Bai Euskarari Elkarteko teknikariak.

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: https://baieuskarari.eus/eu/harremana

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin