"Pertsonak dira, haien talentoa da, enpresen leihakortasunean gaur-gaurko gakoa" - Gorka Etxabe Enpresarean TB-n

Arteman Komunikazioa agentziako zuzendaria den Gorka Etxabek ireki zuen ostiralean, martxoaren 1ean, Enpresarean TB zuzenekoa, profesionalei zuzenduriko edukiak nahieran eskainiko dituen Bai Euskarari Elkartearen telebista berria.
 
Etxabek enpresa, talentua eta pertsonetan oinarrituriko marketinari buruz hitz egin zuen, markaren etorkizun eta erreputazioaren fokoa enplegatuetan jarriz:
 
"Enpresa eta erakundeetako Pertsonen Gestioko eta Marketin arloetako departamentuetan burubelarri dihardute lanean aspaldi honetan talentoa erakarri asmoz. Pertsona gaituak, prestuak, markaren estrategiarekin bat egingo dutenak... talentoa erakartzea eta fidelizatzea da orain enpresen helburu nagusia. Teknologiak enpresen prozesu eta eskaintza parekatu du. Pertsonak dira, haien talentoa da, enpresen leihakortasunean gaur-gaurko gakoa. Pertsona-marka estrategiaz, "pertsona korporatiboaren" tendentziaz lau-bost ideia nagusia azaltzan saiatu naiz EnpresareanTBren estreinaldian. Erakundeak osatzen duten pertsonak dira gure erakundearen ospearen, markaren eta komunikazioaren estrategiaren fokoa. Haiek esaten dutena, haiek egiten dutena, erakusten duten koherentzia... garrantzitsuak izango dira beste batzuk erakartzeko. Perfil egokiak enpresatara erakartzeko". 
 
Hitzaldia zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez bazenuen, hemen ikus dezakezu, nahieran:
 
 
 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin