hupi-sas.PNG

Bidarteko HUPI enpresan lan bikaina egiten ari dira euskararen erabilera sustatzeko. Lorpen hauek egin dituzte:

  • Bisita txartelak elebitan jarri dituzte, Bai Euskarari Elkartearen logoarekin.
  • Ekitaldietan, nahiz eta publikoarekin frantsesez egitera behartuak egon, sarrera eta amaieran euskarazko testuak sartzen dituzte, haien enpresan euskara erabiltzen dutela adierazteko.
  • Jardunaldi gehiago egin dituzte euskaraz, aurten Elkarrengandik Ikasiz solasaldietan eta Enpresarean Azokan parte hartuko dutelarik.
  • Euskara kurtsoak eskaintzen dizkiete langile guztiei AEKn.
  • Praktiketan datozenei (4-6 hilabeteko praktikak) barne mailan euskara klaseak ematen dizkiete, euskara ezagutu dezaten.
  • Euskara Plana sortu dute enpresan, 3 urtera begira.

auto-diagnostikoa