Mikel Gartzia Malerrekako euskara teknikaria hil da

Mikel Gartzia Malerrekako euskara teknikaria mendi istripu batean hil da, Perun. Ana Mari Lopez emaztearekin eta bertako mendi laguntzaile batekin eskalatzera joana zen eta kanpin dendan lotan zeudela elur-jauzi batek azpian harrapatu zituen joan den igandetik astelehenerako gauean. Ana Lopez bizirik atera zen eta erreskate zerbitzuak ohartarazi zituen baina ezinezkoa egin zitzaien Mikel eta mendi laguntzailea bizirik ateratzea. Ziurtagiriaren Elkartea osatzen dugun guztion izenean, doluminak eta samin-agur beroena adierazi nahi dizkiogu Mikel zenaren familiari eta lagun guztiei. Ez daukagu ahazteko berak guri eta Bai Euskarariren egitasmoari beti egindako abegia eta aukera triste honetaz ere baliatu nahi dugu, haren oroitzapenez, emandako laguntza eskertzeko.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin