Enpresarean proiektuaren elkarlanerako txokoa bizi-bizirik

ENPRESAREAN proiektuaren atal interesgarrienetako bat Elkarlanerako Txokoa da. Buruan dabilkizun proiektu baterako bazkide bila bazabiltza, lan eskaintza egin nahi baduzu edo zure burua lanerako eskaintzen baduzu, baliabide konpartituak behar badituzu, edo kezkatzen zaituen gairen baten inguruko iritziak jaso nahi badituzu, hauxe da zure txokoa.
Txoko hau etengabe eguneratzen da, eta bertan edonork har dezake parte. Besteak beste, uneotan proiektu interesgarriei buruzko informazioa jaso dezakezu, elkarlanerako proposamenak egin ditzakezu, diru-laguntzen berri izateko aukera ematen du, lan eskaintzak egiten dira, gastuak parteko aukera eskaintzen zaizu, edota kudeaketarako laguntza eskura dezakezu. Enpresen arteko elkarlanerako txoko honetan zuzenean parte hartu nahi baduzu, sortu zure kontu pertsonala edo enpresaren kontua.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin