Gilles Chaudière, Bai Euskarari sariaz

Euskara enpresan txertatzeko helburuarekin aurrera eramandako ekintzengatik saritu du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Sokoa. Gilles Chaudière Sokoako barne komunikazioko arduraduna oso "pozik eta eskertuta" agertu zen sariarekin. Haren esanetan, Sokoak betidanik izan du euskararen aldeko jarrera, baina gauzak ez dira beti ematen duten bezain errazak: "Gauzak ez dira hain erraz, eta pausuz pausu aitzinatu behar gira, gure langilegoa plurala baita eta gure lehen helburua ez baita haiek euskaraz hastea, kadirak saltzea baizik. Baina horrek ez du erran nahi euskara alde baterat utzi behar dugunik. Oreka bilatu behar da bien artean, eta guk zorionez Bai Euskarari Ziurtagiria bidelagun dugu". http://www.youtube.com/watch?v=8EuJ0LutRMM&feature=channel_video_title

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin