Opera guztion esku

#BaiEuskarariGomendioa: Operaren Lagunen Bilboko Elkartea

OBLE-baieuskararigomendioa.jpeg

Gaurko #BaiEuskarariGomendioa-n kulturarekin gatoz, opera guztion esku jartzen duen elkartearekin, Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin, alegia. 

OLBE funtsezko eragilea da kultura mailan eta, nazioarteko oihartzuna du bereizgarri; hala ere, bikaintasunari eutsita, euskarari balio berezia ematen dio eta Bai Euskarari Ziurtagiria du, `Bidean´ maila, hain zuzen ere.

Opera Elkarteak antzokiko programazio zabala eta aisialdirako jarduera zein esperientzia didaktikoak ere eskaintzen ditu; publiko guztiak operaren lagun bilakatzea lortzen du, eskaintza egokituari esker. 

Agenda bete-beterik dauka otsailetik maiatzera, Don Giovanni, Bost Axola Bemola edo Andrea Chénier ikuskizunak iragartzen dituelarik. 

Egitarau eta jarduerei buruzko informazio guztia, Operaren Bilboko Elkartearen webgunean aurki dezakezue. Era berean, bertan kontsulta dezakezue bazkide egitearen abantailak edo-eta, nahi izatekotan, sarrerak sarean eros daitezke, leihatilara joan beharrean.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin