Oporretan irakurtzeko: `Gauzak ez ziren sekula berdinak izango´

Iñaki Irasizabal

Web_GauzakEzZirenSekulaBerdinakIzango_LiburuGomendioa_07.jpg

Ziurtagiria duten zenbait liburu-dendek liburu gomendioak egiten dizkigute hilean behin.  Gaur, Elkar argitaletxeak egindako gomendioa ekarri dugu gurera, Iñaki Irasizabalen `Gauzak ez ziren sekula berdinak izango´.


GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGO 

 

Iñaki Irastizabal

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gaine- an ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera alda- tuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egi- ten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, bikti- ma baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabai- teko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa...

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du. Bere liburuen artean daude Burua txoriz beterik (Augustin Zubikarai nobela laburren saria), Mendaroko txoko- latea, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak, Odolaren deia, Aita gurea. 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin