Harpidetu Enargian eta lagundu Bai Euskarari Elkartea

HarpidetuEnargian.jpg

Bai Euskarari Elkarteari laguntza eman Enargian harpidetuz? Bai, posible da!

Enargia eta Bai Euskarari Elkartearen arteko kidetzari esker, Enargian harpidetza egiten duzuen bakoitzeko, Enargiak dohaintza bat eginen dio Bai Euskarari Elkarteari. Harpidetza egiterakoan BaiEu21 kodea erabili beharko duzue, Enargiak jakin dezan Bai Euskarari Komunitatetik izena eman duzuela.

% 100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzailea da Enargia eta Bai Euskarari ziurtagiria ukateaz gain, Bai Euskarari Elkarteak dituen zenbait helbururekin bat egiten du: bertakoa sustengatzea eta euskara bultzatzea, besteak beste.

Argindar hornitzailez aldatzea biziki erraza eta zalua da. Horrez gain gasturik, argindar mozketarik eta interbentzio teknikorik gabe egiten da.

Nola harpidetu?

Hor dituzue harpidetza egiteko laguntza batzuk:

Beraz, ez itxaron gehiago Enargian harpidetzeko eta Bai Euskarari Elkarteari modu berri batean laguntzeko!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin