Bai Euskarari Komunitatea, handiago, eraginkorrago.

Geroz eta gehiago dira Bai Euskari aldeko hautua egiten duten entitateak

Ziurtagiridun-berriak-baieuskarari1.jpg

Apirilan sartu berri, geroz eta gehiago gara Bai Euskarari ziurtagiriaren aldeko hautua egiten dugunok, euskaraz lan eta bizitzea erabaki dugunok. 

Hilabetero entitate eta establezimendu berriak jartzen dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin harremanetan euskara euren negozioetan txertatu edo-eta jadanik duten maila hobetzeko asmoz. Elkartetik egoera bakoitza aztertu eta behar dituzten baliabideak eskaintzen zaizkie ezarritako erronkak lortu eta egindakoen fruituak ikusteko.

Bai Euskarari komunitate bat da, euskara balio erantsi moduan, ezaugarri aberasgarri gisa elkarlanean sustatzeko lan egiten duena, entitate ezberdinak euskarazko harreman komertzialak izateko elkartzen dituenak.

Enpresa, entitatea, merkataria, ostalaria bazara... animatu, egin euskararen alde, egin kalitate, balio eta aberastasunaren alde. Jarraitu praktika-egokiak eta segituan ikusiko dituzu emaitzak. Horrela egin dute martxoan Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten ondorengo entitateak; zorionak eta ongi etorri komunitatera!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin