Buber sarietarako finalisten artean dago Baieuskarari.eus

logo.jpg

Internet & Euskadi Elkarteak bultzatutako Buber Sarien 12. edizioaren sari-banaketa ekitaldia egingo da ostegunean, azaroak 27, eta Baieuskarari.eus da finalistetako bat, 'Euskara ondoen sustatzen duen weba edo aplikazioa' kategorian, www.auziaeuskaraz.com eta www.baratze.com-ekin batera.

Sari-banaketa ekitaldia EITBren Bilboko egoitzan egingo da, 18:30ean. Alex Gibelaldek (twitter) eta Josu Waliñok (.eus) hitzaldi bana egingo dute bertan.

Hemen duzue finalista guztien zerrenda.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin