Enpresarean Foroa ikusgai: Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian

EnpresareanForoa.JPG

Atzo, maiatzaren 24an, Ficoban elkartu zen Bai Euskarari Elkarteak sustatutako Enpresarean Foroa, "Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian" gaiaren inguruan hausnartzeko eta enpresa zein profesional ezberdinen esperientziak entzun eta partekatzeko. 

"Euskal Herriaren egoera berezia da arrazoi askorengatik, horietako bat bi “estatupean” egotea delarik. Honek, Euskal Herri mailako lankidetzak garatzeko orduan berezitasunak ekartzen ditu, legeak, dirulaguntzak, lan egiteko moduak... desberdinak direlako mugaren alde bakoitzean".

Ideia horretatik abiaturik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertu genuen eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu genituen.

Saiora jarraitzeko aukerarik izan ez bazenu, hemen duzu aukera Enpresarean Foroko hitzaldiak eta solasaldiak ikusteko. 

Mila esker foroan parte hartu zenuten guztioi, Ficobara bertaratu zinetenoi, eta Maite Reizabal Arregui-ri, EnpresaBIDEAko erredakzio buruari, saioa gidatzeagatik. 

Marie Heguy-Urain, «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektuen kudeatzailea. Lankidetzak sustatzeko dauden baliabide publikoez aritu da, besteak beste.

Beñat Irasuegi Ibarra, Talaios kooperatibako kidea. Translanekin proiektua aurkeztu du.

Enpresen arteko solasaldia. Parte-hartzaileak: Onintza Agirre (Latzondo tresnak eta Berlatz) eta Pierre Bastres (Antola Cooperation).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin