Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria?

zer-da-ziurtagiria.png

Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta bigarren galderari erantzun dio Ane Insua elkarteko aholkulariak bideo honetan:

Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria?

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko tresna eraginkorra dugu Bai Euskarari Ziurtagiria.

Alde batetik, euskararen presentzia areagotzeko erabakia hartu duten entitateak identifikatzeko eta erabaki horri aitormena emateko balio digu.

Bestetik, euskararen erabilera areagotzeko lanketa bat egiteko aukera ere ematen digu. Izan ere, urtero biltzen gara ziurtagiridun guztiekin haien hizkuntza egoera aztertzeko eta horren arabera helburu erreal eta egokituak finkatzen ditugu urtez urte euskarari espazio berriak irekiz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin