Enpresarean Foroa: 'Kirolaren balioak lan munduan'

ENPRESAREAN_FOROA_SAN_MAMES.jpg

Datorren ostegunean, irailak 29, 11:00etan, kirola eta lan mundua batuko ditugu Enpresarean Foro berezi batean. Bai Euskarari Elkarteak eta Athletic Fundazioak antolatuta, laneratzerako orduan kirolean lantzen diren balioek duten garrantziaz jardungo dugu.

Nora Kortabarriak gidatuko du saioa eta hiru zati izango ditu. Lehen zatian, kirolarekin lantzen diren balioak zein diren azalduko dizkigu Athletic Fundazioko Igor Arenazak. Ondoren, kirolaren esparruan lan egiten duen Athlon enpresaren testigantzak jasoko ditugu. Amaitzeko, Athletic Clubeko jokalari bat izango dugu gurekin bere esperientziaren berri emateko: Eli Ibarra.

Foroa zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango duzue Enpresarean.eus webgunean. 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin