#LehenHitzaEus zozketako irabazleak

lehenhitza-zozketa.png

Gasteizen merkataritza eta ostalaritzan euskaraz kontsumitzen dutenen artean zozketa bat jarri genuen martxan urriaren hasieran eta dagoeneko baditugu irabazleak.

  • 100€ ko bonoa: Miren Murua

  • 50€ko bono bat: Amaia Urrutia Madariaga

  • 50€ko bono bat: Ibai Moneo Frutos

  • Alea harpidetza bat: Maixabel Kortabarria Zubia

  • Alea harpidetza bat: Dorleta Martinez de Albeniz Perez

  • Alea harpidetza bat: Alex Kraukle

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Iker Durana Fernandez de Retana

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Haizea Rodriguez Bruña

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Isabel Agirre Irazusta

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Eider Zugazua Fdz de Zuazo

Gasteizko 77 establezimenduk banatu dituzte boletoak eta 153 lagunek parte hartu dute zozketan.

Mila esker ekimenean parte hartu duzuen guztioi, egunetik egunera Gasteizko espazio gehiago ari gara euskaraz betetzen. Hori da, hain zuzen ere, Bai Euskarari Elkartearen xedea: euskararen etorkizuna gero eta distiratsuagoa izan dadin espazioak euskaraz betetzea.

Zorionak irabazleoi! Jarriko gara zuekin harremanetan.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin