Markagintza eta euskara aztergai

Markagintza eta euskara gaitzat hartuta, erreportaje interesgarria argitaratu zen igandeko Berria-n. Euskararen erabilerak arlo sozioekonomikoan dakartzan onura sozialez eta ekonomikoez galdetu diete sektoreko zortzi eragile eta adituri. Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkarteko zuzendariaren hitzak ere jaso dituzte.

Hemen duzue erreportaje nagusia:

Euskararen mozkinak

Gaiarekin lotura duten beste zenbait artikulu ere argitaratu dituzte:

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin