Ekolio, gizarte-ekonomia zirkularraren adibide

Ekolio-ko Haimar Arozena Enpresarean Telebistan izan dugu goizean. Enpresaren berri eman digu eta jakin dugu zergatik esaten duten Ekolio proiektu "ekosoziokulturala" dela.

Olioa doan jasotzen dute Gipuzkoako ostalaritzan eta biodiesela egitera bideratzen dute. Gizarte-ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta, biodiesela egitera bideratzen duten olio salmentatik ateratako a ekimen ekosoziokulturaletara dohaintzan ematen dute, Kilometroak elkarteari adibidez. Hala, Zubeldak dioen bezala, "guztiok irabazten dugu, zuk, guk, ingurumenak eta gizarteak".

Hemen ikus dezakezue zuzenekoa:

EnpresareanTB Nahieran atalean dituzue zuzeneko gehiago.


Ekoliok Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, "Zerbitzua euskaraz" maila.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin