Modela: euskarazko itzultzaile automatiko adimenduna

Modela adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatiko bat da, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatutako Elkartek programaren bitartez finantzatu den ikerketa baten emaitza, erakunde hauen parte hartzearekin: ISEA, Ametzagaiña, Vicomtech, Elhuyar Fundazioa eta EHUko IXA taldea.


Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemarik onena da Modela, adimen artifizialeko teknika berritzaileenetan oinarritua: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation).


Itzulpen automatikoan aurrerapen garrantzitsuak egiten ari dira munduan, baina erronka teknologiko handia da oraindik ere. Bide horretan, euskarak lortu du mundu eleaniztunean tokia egitea, eta jauzi kualitatibo handia ekarri du Modelak. Izan ere, orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira. Eta, orain, euskarako testuekin ere baliatzea lortu da.  


Modelak lagunduko du erakundeetan euskararen idatzizko erabilera handitzen eta euskara normalizatzen, eta enpresek kalitateko tresna bat izango dute euskaraz komunikatzeko gai ez direnentzat, besteak beste. Halaber, lagungarri izango da hizkuntza-teknologien garapenerako eta aplikazio berriak sortzeko, hala nola laguntzaile birtualak, testuen analisia, etab. Aplikazio horiek eragin handia izango dute sektore hauetan, besteak beste: osasuna, administrazio publikoa, fabrikazio aurreratua eta ikus-entzunezkoak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin