Enpresarean TB Zuzenean - Oarsoaldea Garapen Agentzia

"Euskara, garapen agentziaren eragile"

Joxe Luix Agirretxek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Sailaren arduradunak, Enpresarean TB zuzenekoa eskainiko digu irailaren 25ean, 11:30etan, "euskara, garapen agentziaren eragile" izenburupean.

Oarsoaldea Garapen Agentzia, Urola Kostakoarekin batera, bakarra da garapen agentzien artean euskara saila bere egituran integratuta daukana. Agirretxek euskara erdian jartzearen balioari buruz hitz egingo digu, hizkuntza garapenerako eta eraginkortasunerako gako gisa ulerturik. 

Gogoratu, irailaren 25ean, 11:30etan, konektatu Bai Euskarari Elkartearen Enpresarean TB kanalera eta jarraitu saioa zuzenean.


Oarsoaldea Garapen Agentziak Bai Euskarari Ziurtagiria (Zerbitzua euskaraz) dauka eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.

-

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin