"Euskaraz, bizi-pozarekin, bizi-kalitatearekin eta bizi-jasangarritasunarekin"

Itsaso Olaizolak, Ekogunetik, euskara eta ekologiaren arteko loturaz hitz egin digu gaurko saioan, "Euskara: tokikoa, garaikoa eta ekologikoa" izenburupean. Ekologia modu berezi batean ulertzeko aukera eman digu eta azpimarratu du: euskara, ingurumena, genero, zeharkako gaiak zentralizatu behar direla enpresetan; garapen jasangarria izateko hizkuntzen garapena ezinbestekoa dela, batak bestea elikatzen duelako; eta euskaraz biziaz hobeto biziko garelako jakin behar dugula, bizi-pozarekin, bizi-kalitatearekin eta bizi-jasangarritasunarekin."

 


Kutxa  Ekoguneak Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Zerbitzua eta Lana euskaraz” maila du eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin