Zurea da hitza Enpresarean TB Kanalean. Hitzaldi edo formazio saio bat eskaini nahiko zenuke?

Enpresarean TB da Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako telebista berria, Enpresarean proiektuaren markoan antolaturiko ekitaldi guztiak ikus-entzunezko formatuan, online, eskainiko dituena. Bere berrikuntza nabariena da enpresek eta profesionalek bertan parte-hartu ahal izango dutela euren hitzaldi, ikastaro, iritziak... zuzenean emititzeko, modu eroso eta sinple batean. Horren helburua da euskaldunon sare profesionalen arteko harremanak sustatzea eta guztion interesekoak izan daitezkeen edukiak partekatzea.

Martxoaren 2an izan genuen lehenengo Enpresarean TB zuzenekoa; Arteman Komunikazioko zuzendaria den Gorka Etxabek komunikazioa, marka eta pertsonen talentuaren erakartzeari buruz hitz egin zigun. Ez al zenuen zuzenean jarraitu? Nahieran ikus dezakezu.

Bai Euskarari Elkartetik enpresa sarea osatzen duzuen enpresa eta profesional guztiei Enpresarean TB kanalean zuzen-zuzenean parte-hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Sektorea, gaia... irekiak dira eta edozein proposamen berri  ongi-etorria izango da. Interesa duzuenok Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jarri eta zure erakundearen zuzenekoa martxan jarriko dugu. Prozesua oso sinplea da, animatu!

Proposamenak bidaltzeko: info@enpresarean.eus

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin