Aurten Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egingo da. Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da. Ardoaraba ekimenaren behaketa egongo dugu oraingoan.

Behaketa burutzeko Ardoarabara joango diren herritarren laguntza ezinbestekoa da. Horretarako, abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo den Ardoarabako establezimenduren batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu. Mila esker!