Aurten ere, urtero bezala, Bai Euskarari elkartearen proiektuen artean Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak grabatuko ditugu. Espazio honek hainbat arlotako adituen eta eragileen arteko elkarrizketak biltzen ditu, esperientziak partekatzeko eta gizartean eragina duten gaiak jorratzeko helburuarekin.
Aurtengo edizioan, hiru gai nagusi izango ditugu hizpide:
Ekintzailetza: Ekintzailetzaren garrantzia azpimarratuko dugu, aberastasun eta enplegu sortzaile gisa ulertuta. Halaber, gizartearen etorkizunari begira oinarrizko proiektuak bultzatzeko duen balioa aztertuko dugu.
Mugikortasuna: Garraio-sektorea aldaketen eta erronka berrien garaian dago. Solasaldi hauetan, sektorearen etorkizuna aztertuko dugu, gero eta interkonektatuago eta aldakorrago dagoen mundu baten beharretara egokitzeko.
Etorkizuneko langileak: Historikoki, lan eskaintzen eta eskariaren arteko desoreka egon da. Baina gaur egun, demografia aldaketek, biztanleriaren zahartzeak eta belaunaldien arteko erreleboek erronka berriak ekar ditzakete.
Gai hauen inguruan zure iritzia eta proposamenak jaso nahi ditugu. Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu, zure ekarpenak kontuan hartzeko eta Elkarrengandik Ikasiz solasaldietan landuko diren edukiak aberasteko.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario