lansarean-logoa.jpg

Lansarean.eus lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera errazten du:

  1. Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu ditzakete eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu.
  2. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman dezakete.

Lansarean.eus erremintak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartzen ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.

Lansarean.eus-en sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzue.

Joan Lansarean.eus webgunera