enpresarean-logoa.jpg
Zer da?

Zer da enpresarean?

ENPRESAREAN. ENPRESA ETA PROFESIONALEN SAREA

Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi da, 2012tik, Enpresarean proiektuaren bidez. Bi urtean behin antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea dira egitasmoaren ardatz. Gipuzkoako Foru Aldundia proiektuaren babesle nagusia da.

Enpresarean-ek helburu nagusi hauek ditu: euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten profesionalen eta organizazioen elkargunea izatea; Enpresarean Azoka eta Foroa sustatzea eta Enpresarean proiektua esparru berrietara zabaltzea eta ezagutaraztea; enpresen/profesionalen artean baliabideak, esperientziak edo jakintzak partekatzea eta elkarlana sustatzea; euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei/profesionalei erraztasunak ematea, eta euskarazko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dituzten entitateei/profesionalei negozio-aukerak handitzea eta salmentarako gune bat eskaintzea. Proiektu/zerbitzu berriak sustatzea euskaraz eta, azkenik, euskararen prestigio soziala areagotzea.

Bai Euskarari Elkartearen proiektua da Enpresarean, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan sustatzea helburu nagusi izanik.

Joan Enpresarean.eus webgunera