[POSTERRA] Euskaraz lan egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi?

praktika-egokia-txikia.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso du Ziurtagiriaren Elkarteak. Praktika egoki horietako 20 jarraibiderekin egin dugu poster hau, DESKARGATU, inprimatu eta lan-lekuan itsasteko.

Jarraibide horiek eta gehiago hainbat adibiderekin hornituta kontsulta daitezke Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat eskaini nahi die Ziurtagiriaren Elkarteak jarraibide hauekin, ziurtagiridunen adibideekin hornituta.

Jarraibide hauen inguruko zalantzaren bat edo aholkuren bat izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidean.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin