Zuen enpresa eta proiektuen berri, ‘Bai’ aldizkarian

bai-aldizkaria.png

Datorren maiatzean argitaratuko da Bai aldizkariaren hurrengo zenbakia eta bertan zuen enpresen eta proiektuen berri emateko aukera duzue. 2009ko abendutik argitaratzen da Bai aldizkaria eta zabalkunde handia du; 1.400 ziurtagiridunen bulegoetara iristen da bai eta erakundeetara eta erreferentziazko pertsona eta gizarte-eragileengana ere.

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Euskal Herri osoko entitateen berri emateaz gain, euskararen eta arlo sozioekonomikoaren inguruko berriak jasotzen ditu Bai aldizkariak.

Bestalde, zuen enpresaren inguruko publizitatea jarri nahi baduzue aldizkarian, jar zaitezte gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita eta aukeren berri emango dizuegu.

Proiektu interesgarriak zabaldu nahi ditugu

Bestalde, Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitateko proiektu interesgarrien berri izatea ere gustatuko litzaiguke: aplikazio bat sortu duzuela euskaraz, mugaz gaindiko proiektu bat garatzen ari zaretela, sariren bat jaso duzuela… Horien guztien berri eman nahi dugu gure kanaletan, webgune, buletin, sare sozial eta aldizkarian. Euskaraz lan egiten duzuen enpresak berritzaileak eta arrakastatsuak zaretela erakutsi nahi dugu.

Zuen proiektuen berri emateko, idatzi info@baieuskarari.eus helbidera.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin