Ziurtagiriaren Elkartearen informazioa, eskuorri berrian

Captura_de_pantalla_2015-02-27_a_la(s)_10.23.34.png

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen inguruko informazioa jasotzen duen eskuorria berritu dugu. Eskuorriak jasotzen ditu elkartearen inguruko informazioa, Ziurtagiria lortzeko eman beharreko pausoak, Enpresaren eta Lansarean proiektuen berri eta ziurtagiridunen komunitatea osatzen duten zenbait entitateren adibideak.

Hemen ikus ditzakezue eskuorriaren bi bertsioak:

Bai Euskarari eskuorria 2015. Eus/Gazt by Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Bai Euskarari eskuorria 2015. Eus/Fr by Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin