Mintzodromoak abenduaren 1ean, Gasteizen

mintzodromoak2014.jpg

Datorren astelehenean, abenduak 1, Mintzodromoak egingo ditugu Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Gai ezberdinen inguruan euskaraz hitz egiteko aukera egongo da: hezkuntza, lan mundua, euskara, aisialdia... Hiru txanda izango dira: 10:15, 11:30 eta 12:45.

Parte hartu nahi baduzue, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Zozketak

Euskaraz hitz egin eta jende berria ezagutzeko aukera izateaz gain, sariak ere egongo dira parte-hartzaile guztien artean banatzeko: Baskonia eta Alaves ikustera joateko sarrerak, Ardilatxa produktuen saskiak eta Columbus markako aisialdirako materiala.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin