'Bai' aldizkariaren 14. zenbakia, kalean

Captura_de_pantalla_2014-10-20_a_la(s)_11.51.34.png

Kaleratu berri da 'Bai' Ziurtagiridunen Aldizkariaren 14. zenbakia. Bai Euskarari Saria jaso dutenei elkarrizketak, sari-emate ekitaldiko kronika, irudi berriaren inguruko erreportajea, Enpresarean azokaren inguruko egitaraua eta albiste gehiago jasotzen ditu urriko aldizkariak.

Hemen duzue ikusgai: BAI Ziurtagiridunen Aldizkaria, 14. zenbakia. 2014ko urria

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin